XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste batzuetan Biotz Jainkozkoa agertzen zitzaigan aldi berean, ezaguera txit argi ta altua izaten nuan, jakin nezan, Jainkotasun guztiaren Jargoi egokia Biotz ura zala.

Beste aldi batzuetan ikusi det sugar andi Jainkozkoak Biotz artatik aterarik, igo, ta alde guztietara zabaltzen zirala, bizirik dagoan persona batek, arnasa egitean, Biotzetik bultza egin, eta biralduko balituke bezela.

Beste batzuetan Biotz santu au agertu zait, estura ta larritasunez betea, iltzeko zorian dagoanaren antzera, penaz eta garraztasunezko itxaso batean sartu, alde guztietatik ertzitu ta ondatua balegoke bezela.

Bazirudian bizitz ilkorrakin lurrean zegoanean Quomodo coarctor esaten zuanean bezela arkitzen zala.

Orduan aditzera ematen zizkidan, munduko gizon eskergabekoakatik zeuzkan kejak; eta batez ere geien eta maizen eta ur-urretik Bera tratatzen zutenak, ematen zizkioten naigabeak.

Beste batzuetan amodiozko ansi oiek azaldu dizkit Jainkozko Biotz onek maitetasunezko egarri biziakin urtua, ta eriozko larritasunaz inguratua dagoanaren antzera gizonen esker on, eta naitasunakin egarri ori itzali nai lukela; gizonen biotzak ordea, arri biurturik, legor eta gogorkeriz erantzuten diotela.

Badirudi, Biotz Santu larritu onek garraziz, lantuz eta zizpuruz gizonai deitzen diela Bere maitetasun eta samintasunak adierazi naiean;(...).